Mandriva Linux

          Instalazio Argibideak - Mandriva Linux 2006

  Behar den konfigurazioa
    * Pentium prozesatzailea edo bateragarria
    * CDROM unitatea
    * Gutxienez 32 MB RAM, 64 MB gomendatuta

  Mandriva Linux-en instalazioa, kasu gehienetan, instalazio CDa
  zure CDROM unitatean jarri eta zure makina berrabiatzea bezain
  erraza da. Mesedez jo ezazu 1. puntua-ra.

  OHARRA:

   * Mandriva Linux 7.x, 8.x edo 9.x bertsioetatik eguneratzen baduzu,
     ez ahaztu zure sistemaren babes kopia egiteaz.
   * EZIN DA bertsio zaharragoetatik eguneratu (7.0-ren aurrekoak).
     Kasu horretan instalazio berria egin behar duzu
     eta ez eguneraketa.

============================================================================

  Azpian Mandriva Linux instalatzeko era desberdinak zerrendatuta daude:

   1. Abiatu zuzenean CD-tik
   2. Sortu abiapen diskete bat Window-ekin
   3. Beste instalazio metodoak

============================================================================

 1. Abiatu zuzenean CD-tik

  Instalazio CDROMa abiagarria da. Kasu gehienetan, CDa unitatean
  sartu eta makina berrabiatzea besterik ez da egin behar. Jarraitu
  pantailan erakutsitako argibideak: sakatu [Enter] tekla
  instalazioa hasteko, edo sakatu [F1] laguntza jasotzeko.

  OHARRA:

  Magaleko batzuetan (konputagailu eramangarriak), baliteke sistemak CDtik
  abiatzeko gaitasunik ez izatea. Horrelako kasuan, abiapen diskete bat
  prestatu behar zenuke. Begiratu 2. puntua zehaztasun gehiago jasotzeko.

============================================================================

 2. Sortu abiapen diskete bat Window-ekin

  Zure konputagailuak ezin badu CDROMetik abiatu, abiapen diskete
  bat sortu behar duzu Windows-en honela:

   * sartu CDROMa, ondoren zabaldu
     "Nere Konputagailua", eskuinaz klikatu CDROM unitatearen
     ikonoan eta aukeratu "Ireki"
   * sartu "dosutils" direktorioan eta
     klik bikoitza egin "rawwritewin" ikonoan
   * sartu diskete huts bat diskete unitatean
   * aukeratu "D:\images\cdrom.img" "Irudi
     Fitxategi" eremuan (zure CDROM unitatea "D:" dela
     suposatuz, bestela ordezkatu "D:" dagokionarekin)
   * aukeratu "A:" "Diskete Unitatea" eremuan, ondoren
     klikatu "Idatzi".

  Instalazioa hasteko:

   * sartu CDROMa unitatean, abiapen disketearekin berdin, ondoren
   * berrabiatu konputagailua.

============================================================================

 3. Beste instalazio metodoak

  Edozein arrazoigatik aurreko metodoak ez baditu zure beharrak hasetzen
  (sareko instalazio bat gauzatu nahi duzu, pcmcia gailuetatik instalatu
  edo  ...), abiapen diskete bat ere egin beharko duzu:

   * Linux barruan (edo beste UNIX sistema moderno batean) idatzi gonbitan:
     $ dd if=xxxxx.img of=/dev/fd0
   * Windows barruan, jarraitu 2. puntuan azaldutako metodoa, baino
     xxxxx.img erabiliz (azpian begiratu)
     cdrom.img-ren ordez.
   * DOS barruan, zure CDa D: unitatea dela suposatuz, idatzi:
     D:\> dosutils\rawrite.exe -f install\images\xxxxx.img -d A

  Hemen abiapen irudien zerrenda:

 +-----------------+------------------------------------------------------+
 | cdrom.img       | instalatu CDROMetik                                  |
 +-----------------+------------------------------------------------------+
 | hd_grub.img     | instalatu disko zurrunetik (Linux, Windows, edo      |
 |                 | ReiserFS fitxategi-sistema batetik)                  |
 |                 | zure sistemarentzako konfiguratu dezakezu honetan:   |
 |                 | http://qa.mandriva.com/hd_grub.cgi               |
 +-----------------+------------------------------------------------------+
 | network.img     | instalatu saretik ftp/nfs/http                       |
 |                 | OHARRA: network_drivers.img sartu beharko duzu       |
 |                 | zure diskete unitatean eskatzen zaizunean            |
 +-----------------+------------------------------------------------------+
 | pcmcia.img      | instalatu pcmcia gailutatik (ohartu, sareko pcmcia   |
 |                 | moldagailu gehienek orain network.img-ren euskarri   |
 |                 | zuzena dutela)                                       |
 +-----------------+------------------------------------------------------+

  boot.iso CDROM batean erre dezakezu ere eta bertatik abiatu. Instalazio
  metodo guztiak onartzen ditu, cdrom, sarea, eta disko-zurruna.

============================================================================

  Edozein arrazoigatik, lehenetsitako instalazo grafikoarekin arazorik
  baduzu, Testu modu instalazioa erabili dezakezu. Hori erabiltzeko,
  sakatu [F1] Mandriva Linux ongi etorri pantailan, eta idatzi
  text gonbitan.

  Daukazun Mandriva Linux sistema erreskatatu behar baduzu,
  sartu zure instalazio CDROMa (edo dagokion abiapen disketea), sakatu
  [F1] Mandriva Linux-en ongi etorri pantailan, ondoren idatzi
  rescue gonbitan.

  Begiratu http://www.mandrivalinux.com/drakx/README
  informazio tekniko gehiagoren bila.

============================================================================

 Azpian daude instalazio baten eszenatoki nagusiak:

  1. Sartu zure instalazio CDROMa (edo instalazio disketea beharrezkoa
     bada) eta berrabiatu zure makina.
  2. Sakatu [Enter] Mandriva Linux ongi etorri pantaila agertzen
     denean eta jarraitu argibidak arretaz.
  3. Instalazioa amaitzen denean atera CD-ROMa kanporatzen denean
     (eta unitatean egon daitekeen edozein diskete); zure makina
     berrabiatu egingo da. Ez badu egiten, berrabiatu eskuz.
  4. Mandriva Linux hasi egingo da. Abiatu ondoren, zure makinan
     erregistratu zaitezke instalatzerakoan ezarritako erabiltzaile
     kontua erabiliz, edo, "root" bezala.

  Ohar garrantzitsua:

  "root" kontuak, zure Linux sistemara mugarik gabeko
  sarbidea emango dizu. Ez ezazu erabili Linux konfiguratu edo kudeatzeko
  ezik. Eguneroko erabileran, erabili erabiltzaile kontu arrunt bat,
  "userdrake" tresnarekin konfiguratu dezakezu bat, edo
  "adduser" eta "passwd"
  komandoekin.

                    Zorte ona Mandriva Linux-ekin!

============================================================================

  Euskarri gehiago jasotzeko, begiratu ondorengoa:

   * Euskarri-e hemen http://www.mandrivaexpert.com/
   * Mandriva Linux Errata hemen
     http://www.mandrivalinux.com/en/errata.php3
   * Mandriva Linux Segurtasun Aholkuak hemen
     http://www.mandriva.com/security/advisories/
   * Lerroko Dokumentazioa hemen http://www.mandrivalinux.com/en/fdoc.php3
   * Irakurri eta batu Mandriva Clubaren Eztabaida Foruetara hemen
     http://club.mandriva.com
   * Batu Posta Zerrendetara hemen
     http://www.mandrivalinux.com/en/flists.php3
   * Erraz Aurkitzeko Posta Zerrenden artxibuak hemen
     http://marc.theaimsgroup.com/
   * Bilatu Interneten Linux-entzako Google erabiliz
     http://www.google.com/linux
   * Bilatu Usenet Taldeak Google Taldeak erabiliz hemen
     http://groups.google.com/groups?group=comp

============================================================================